domingo, 9 de octubre de 2016

0. ETAPA: DATUAK JASO

Klaseko lehenengo egunean bertan “Kartografia” bat egin behar genuela adierazi ziguten. Hasieran denak mutu gelditu ginen, inork ez baikenekien zertzen. Ondoren, ordea, edozein gairen errepresentazio moduko bat zela adierazi zigun Aingeruk, modu askotara egin zezakeena: ordenagailu bidez, paper batean, mural baten bidez… eta klaseko gehienei ideia edo errepresentazio modu berbera etorri zitzaigun burura: kartulina handi batean eginiko kartografia bat.

Gure gaia honako hau izan zen: zerk izan du eragina (edo zerk izan du garrantzia) zure bizitzako ikaskuntza prozesuan?

Gai hau planteatu zenean neuk jada garbi nuen ze 3 multzotan sailkatuko nuen nire kartografia: familia batetik, lagun eta ikaskideak bestetik, eta kirola azkenik. Beraz, hiru multzo sailkatu ondoren bakoitzari zegozkion argazkiak ipini nituen bakoitzean, esaldi batzuekin indarra emanez, hala nola; “aberatsa eta dirugabea”, “maite duzun hori esan ziguten zaintzeko” etab.

No hay comentarios:

Publicar un comentario