domingo, 9 de octubre de 2016

Noraren kartografia

Nora kartulina batetaz baliatu da bere kartografia egiteko, zeinak bere ikaskuntza-prozesuan garrantzitsuak izan diren atalak adierazten dituen. Baina lehenik, kartulina barruan ipini dituen ebidentziak ikusteko, atea ireki behar dugu. Horretarako giltza bat eman digu, bere irudia bertan itsatsia dagoelarik, bere baita bere bizitzako giltza. “Ni naiz neure bizitzako giltza. Nire sentimenduak nik bakarrik sentitzen ditut”

Honen barnean zenbait zutabe bereziki ditu, sailkapen hierarkiko bat eginez: sailkapenaren tontorrean familia ipini du, bertan ikasi baititu balorerik garrantzitsu eta ugarienak, baina lagunei ere garrantzi handia eman die; askatasuna, bizipoza, konfiantza, adiskidetasuna… trasmititu dizkietelako. Ondoren, mutil laguna, musika, snowa eta dantza datoz. Hauek ere garrantzi handia dutela azpimarratzen du.




No hay comentarios:

Publicar un comentario