domingo, 9 de octubre de 2016

Anderren kartografia

Ander ere kartulina batetaz baliatu da bere kartografia egiteko. Honek bere irudia egin du, eta ebidentziak globo batean sartu ditu bere irudiaren alboan. Lehenik eta behin, bere aitona markatu du bere ikaskuntza-prozesuan garrantzi handiena izan duen zutabe gisa, balore eta jakintza ugari trasmititu baitizkio txikia zenetik.

Egazkin bat ere irudikatu du, bere bidaiak izan uten garrantziaren omenez, hauetan ikasitako zenbait balore eta egindako adiskideei aipamena egiteko.

Google eta auto baten marrazkiak ere txertatu ditu. Batetik, googlek laguntza handia eman baitio ikasketei dagokionez. Bestetik, autoak omen ditu afizio nagusi gisa, eta hauek ere balore ugari transmititu dizkio.
Azkenik, gurpildun aulki bat irudikatu du, batez ere bere infantzia (bere bizia ez esatearren) markatu duena. Honek erakutsi dio zerbait lortu ahal izateko esfortzatu egin behar dela, eta bide bakoitzeko oztopo guztiak gainditzeko jaioa dela, oztoporik nagusienetako bat gainditzen ari dela demostratuz.



No hay comentarios:

Publicar un comentario