domingo, 9 de octubre de 2016

1. ETAPA: DATUAK ANALIZATU

Hurrengo klasean, gure taldekideekin bildu ginen eta elkarrizketa bat mantendu genuen gure ikaskuntza objektuak, argazkiak, etab. Aitzaki bezala hartuz.

Elkarrizketa hau oso aberatsa izan zen. Izan ere, ohartu ginen norberaren ikasketa prozesua guztiz desberdina izan zela, nahiz eta aspektu ugari antzekoak izan; norberaren bizipen pertsonalek (bai eskolan eta bai bertatik kanpoko jardueratan) sekulako garrantzia dute, oso subjektiboa baita. Guztion bizitza oso desberdina izan da, da eta izango da. 

Izandako elkarrizketan guk bizitako zenbait esperientziei buruz hitz egin genuen, guri igarotako kasu “bereziei” buruz. Adibidez, Nora eta Amaiak dantzetako klasean garapen zailtasunak dituzten haurrekin izandako eboluzioari buruz edota nik nire futboleko ikasleekin bizitako Bullying kasuari buruz. Gauza hauetaz hitz egitea garrantzitsua iruditu zitzaigun, asko ikasi baitugu horrelako kasuak bizi izanarekin. 

Hemen azpian uzten dizuet elkarrizketa informazioa zehatzagoa izan dadin, zuek ideia bat egin ahal izateko. 





No hay comentarios:

Publicar un comentario