domingo, 9 de octubre de 2016

3. ETAPA: AURKIKUNTZAK AURKEZTU

Nire Kartografian ateratzen diren elementu nagusienak argazkiak dira, multzo ezberdinetan sailkaturik; lagunak batetik, familia bestetik, eta kirola azkenik. 

Honako arrazoi hauengatik erabaki dut multzo hauetan sailkatzea:
Familia ipini dut erdigunean, garrantzi gehiena honi eman baitiot. Izan ere, jaio ginen unetik gaur arte beti hor egon diren pertsonak baitira, momentu errazenetatik hasita zailenetaraino, edozein egoeraren aurrean. Batik bat familian hezi gara, hau izan da gure lehen sozializazio agentea, eta baita garrantzitsuena ere kasu askotan, balore ugari transmititu baitizkigu. 




Lagun eta ikaskideei ere garrantzi handia eman diet, familiaz gain, gure bizitzako esperientzia ugarietan hartu baitute parte, bizipen ugari konpartituz. Txiki txikitatik lagun artean hezi gara, eta herri txikietan bizi garenak are gehiago. Dena elkarrekin egin dugu, eta asko ikasi dugu elkarrengandik. 




Azkeneko multzoan, berriz, kirola jartzea erabaki dut. Izan ere, betidanik gustatu izan zait kirola praktikatzea, kirol mota guztiak. Azken bi urteetan bereziki, momentu gogor ugariri aurre egiteko oraindik eta kirol gehiago praktikatzen hasi nintzen, korrika eta igeri batez ere. Honek psikologikoki asko lagundu dit, niretzat terapia bat bezala izan baita, eta gaur egun nire bizitzaren parte da, triatloiaren munduan sartua nagoelarik. 


No hay comentarios:

Publicar un comentario