martes, 4 de octubre de 2016

lehendabizi...



Irakasle izateak erraza dirudien arren, ez da batere lan xamurra. Izan ere, irakasle on batek jakin egin behar du haur bakoitzaren gustuetara zein gaitasunetara moldatzen, eskola barneko nahiz kanpoko gaiak entretenigarri egiten, eta horrek badu bere zailtasuna.

Magisteritzako ikasketa urteetan gauzak ez dirudite horren zailak, baina praktiketara joatean etortzen dira beldurrak: ondo egingo al dut? umeek gustuko izango al naukate? zer egingo nuke gaitasun gutxiagoko haurrak klasean tokatuz gero? benetan gai alnaiz klase bat aurrera eramaten?...?

Beraz, irakasle on bat izateko lehenengo urratsa lasaitasuna da, pazientziarekin batera. Zaila da gauzak hasieratik ondo irtetea, baina horretarako daude arazoaz, irtenbideak bilatzeko... Eta horretarako gure esperientzia baliagarria izan daiteke, jaio ginen unetik gaur arte bizitakoa. Atzera begiratu eta gogoratzea guri nolako irakasleak gustatzen zitzaizkigun, zer egiten zuten klaseak dibertigarriak izateko... Eta gainera, horri magisteritzan zehar ikasitakoa gehitu ezkero, seguru irtenbiderenbat bilatuko genukeela.

Bokazioa da gakoa, guri lan hori benetan gustatzen zaigula demostratzea, eta baita burutzen dakigula. Denborarekin joango gara ikusten haurrek zer duten gustuko eta zer ez, baina horretarako arreta jarri behar da, eta zerbaitek huts egin ezkero beste biderenbat hartzea, bide zuzena aurkitu arte. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario